lunes, 15 de mayo de 2023

ESKOLAKO LOREAK


Kaixo lagunak!!


Eskolako loreak jartzeko momentua heldu da. Gogoratzen duzuenez, urtarrilean erein genituen lore batzuk. Orain, guztiz prest daude gure lorontzietan jartzeko. 

Hurrengo bideotxoan eskolan ditugun landareetaz hitz egiten da. Justu grabazioa egin den momentuan erletxo bat agertu zen.

Bideoaren azken atalean azaltzen da nola ipini loreak maila bakoitzeko lorontzietan. 





jueves, 27 de abril de 2023

5. MAILAKO IKASLEAK UZTAK JASOTZEN


Gogoratuko duzuen bezala, orain dela hilabete batzuk gure ekolako ortuan porruak landatu genituen. Atzo 5. mailako ikasleok uzta jasotzera joan ginen eta oso pozik jarri ginen. Argazki honetan ikus ditzakezue zelako porru handiak jaso genituen.

 










PORRUEI BURUZKO BITXIKERIAK

Ba al zenekien?

Porrua, baratxuria eta tipula bezala, faraoiek ondo ezagutzen dituzten jakiak ziren. Izan ere, piramide batzuen barruan hieroglifikoak daude, eta bertan adierazten da piramideak eraikitzeko ardura zuten esklaboek porruak kontsumitzen zituztela, indarra eta energia lortu ahal izateko.  







Horrez gain, erromatarrek enperadoreen janari kuttun bihurtu zuten. Egunero porru salda bat jaten zuen, bere ahots-tinbrea hobetzen zuelako. 




Azkenik, Galeseko elezaharrak dioenez, Galesko erregeak bere soldaduei beren jantzietan porruak eramateko eskatu zien, etsaia bereizten laguntzeko. Ordutik, porrua Galesko ikur nazional bihurtu zen.





Bitxikerien iturria: https://www.elhuertodelabuelo.es/blog/curiosidades-de-los-puerros/

Gales irudiaren iturria: https://es.wikipedia.org/wiki/Escudo_de_Gales

lunes, 24 de abril de 2023

2 URTEKO IKASLEAK HAZIAK LANDATZEN

 2 urteko ikasleak haziak landatzen hasi dira. Hauei kogoioak eta kanonigoak landatzea tokatu zaie. 


Ikusi ze ondo egiten duten!












miércoles, 19 de abril de 2023

UDABERRIKO LANDAREAK

 Kaixo Lagunak!


Aste Santuko oporrak pasatuta, bada garaia udan hartuko ditugun landare batzuek ereiteko, esate baterako, lore batzuk (tageteak, zinniak...), letxugak, kanonigoak eta espinakak.

Aurrekoan bezala, bideotxo bat prestatu dute 4. mailako eta 2. mailako ikasleek. 


Ikusi nahi duzue? 

Hona hemen egindako bideotxoa.




Udaberriko landareak ereiteko, beharrezko materiala erabiliko da. Horretarako, bandejak, ureztatzeko botila, hazitegiak, lurra erabiliko dugu. Behin ereinda, etiketa jarriko dugu adieraziz noiz erein dugun eta erein dugun landarearen izenarekin.



Ikasle bakoitzak landare mota desberdinak landatuko dituzte, batzuk loreak eta letxugak eta beste batzuk berriz, kanonigoak edo espinakak.


GOGORATU HAZIAK ONDO EREITEKO PAUSUAK!









viernes, 3 de marzo de 2023

PENTSAMENDUEN ZIKLOA

 PENTSAMENDUEN ZIKLOA


Kaixo lagunak!!

Erein genituen loreen haziekin beste bideotxo bat egin dugu, baina, oraingoan landareen zikloan oinarrituz. 

Hazitegian ditugun pentsamenduak, lorontzietan edo yogurt ontzietan jarri ditugu eta horrela pentsamenduak hazten jarraituko dute. 













miércoles, 11 de enero de 2023

ESKOLAKO KONPOSTA

 

URTE BERRI ON GUZTIOI!!


Urte berri honetan gure ortuarentzako konposta egiten jarraitzen dugu. Konposta oso ondo egiteko eta zalantzak ez izateko, gure ortuko arduradunak aurkezpen bat egin digu, konpostaren nondik norakoak adieraziz.



Bideotxo horrekin batera, aurreko urtean erakusketa bat prestatu zigun. Han zer nolako animaliak parte hartzen duten konpostan ikusteko aukera izan genuen. 


IKUSI NAHI DUZUE?











viernes, 18 de noviembre de 2022

PENTSAMENDUAK EREITEN


Ikasturte honetan haziak ereiten hasiko gara. Loreak (pentsamenduak) jarriko ditugu. Erein eta gero, garrantzitsua da (2 egunetan behin), lurraren hezetasuna kontrolatzea eta behar denean ureztatzea.



Pentsamendua eta menta.


BAINA NOLA EREITEN DIRA?

Hona hemen bideotxo bat nola ereiten diren ikasteko.