miércoles, 3 de noviembre de 2021

GERO ETA BARAZKI GEHIAGO GURE ORTUAN!!

Ikasturteko bigarren hilabetea eta bigarren lana gure ortuan. Oraingoan azalorea landatzea tokatu zaigu.

Landare bakarra izan dugu 4. mailakook, baina landatu aurretik, belar txarrak kendu behar izan ditugu, lurrean zuloa egin, gero lurrarekin landarea estali, ureztatu...eta ondo hazten dela zihurtatzeko adi jarraitu beharko dugu!





miércoles, 20 de octubre de 2021

ORTUA MARTXAN BERRIRO!

 Irailean gaude berriro, eta ikasturte berriari hasiera eman diogu, eta nola ez ortuko lanei ere. Lehenengo landaketak porruak eta azenarioak izan dira. 



viernes, 1 de octubre de 2021

IAZKO PROZESUA GOGORATZEN

 Gogoratzen duzue iazko ikasturtean erein genuena? Argazki hauen bidez gogoratzeko aukera izango duzue.




domingo, 27 de junio de 2021

2. MAILAKO IKASLEAK ORTUAN

 2.mailako ikasleak ikasturte osoan zehar ortuan lanean jardun dute eta egindako lanari argazkiak atera dizkiote eta bideo bat sortu. Ikusi zelako lan polita egin duten!



viernes, 11 de junio de 2021

viernes, 28 de mayo de 2021

1. MAILA

 Kaixoo!

Lehenengo mailako ikasleak, gaur arratsaldean, gure baratza zaintzera atera gara. Belar txarrak kendu ditugu eta lekak bildu egin ditugu. 

Ikasle batzuk lekak probatzera ere animatu dira!😍









Bero honekin, gure landareak ureztatzeko ere aprobetxatu dugu! 















lunes, 3 de mayo de 2021

BARATZA MARTXAN!

Ikasturte honetan ere,  Baratza martxan jarri dugu 3 lorontzi gehiagorekin. Otsailean hasi ginen prestaketekin eta udaberriarekin dotore dotore jartzen joan da. 



4. mailakoek kipulak eta babak erein genituen otsailak 19an.

6. mailakoek kipulak eta ilarrak erein genituen.

Babak jaiotzen ari dira.


5 urtekoek eta 3 urtekoek  martxoaren 5ean 

lorontzietan berakatzak erein genituen.




1. mailakoen lorontzian landatu genituen babak eta berakatzak.

2. mailakoek kipulak eta ilarrak jarri ditugu.

3.maila. Hauek dira gure  berakatzak eta ilarrak.

4. maila. Hauek dira gure  babak eta gure kipulak.

5. mailakoek berakatzak eta babak jarri ditugu.


6.maila. Ilarrak eta kipulak landatu ditugu gure ortuko lorontzietan.


Hau da gure ortua martxoaren 22an.


ASTE SANTUKO OPORRETATIK BUELTAN....

...ZIUR GURE ORTUKO LANDAREAK 

OSO HANDIAK EGONGO DIRELA. 





miércoles, 21 de abril de 2021

1. maila ortuan

Kaixo lagunak!!

Atzo, Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleak ortura joan ginen uraza ederrak landatzera eta bide batez, landatutako beste barazkiak (baratxuriak eta indabak) ureztatzera. 

Natur zientzia irakasgaian ikasi dugunez, landareak izaki bizidunak dira eta behar-beharrezkoa dute: ura, airea, lurra eta eguzki-argia.


Begira ze ondo egiten dugun!!