jueves, 20 de octubre de 2022

TXIKIENAK ERE ORTUKO LANETAN!!

Udako oporren ostean, 2 urteko ikasleok berriro ekin diogu gure eskolako ortuan landatzeari.

Hasteko, porruak landatu ditugu.









 

lunes, 17 de octubre de 2022

Porruak landatzen

 PORRUAK LANDATZEKO ERABILIKO DITUGUN MATERIALAK




Aste honetan porruak landatzen hasi gara. Landatzerako momentuan porruen artean 8-10cm-ko aldea uztea oso garrantzitsua da. Horrela, indartsu eta osasuntsu hasteko adina leku izango dute.

Gogoratu, lurra lantzea eta zuloa egitea ezinbestekoa dela. Landarea zuloan ahal den guztia sartu behar da eta lurrarekin ondo bildu beharko da. Bukatzeko, zapaldu lurra eta ureztatu. 




Ikusi nahi duzue nola landatu ditugun porruak?