martes, 14 de enero de 2020

TXORIMALOA

Kaixo lagunak!

Gaur gure ortuan guk sortutako txorimaloa jarri dugu, txoriak uxatzeko hain zuzen ere.
Haur Hezkuntzako 4- 5 urteko ikasleak eta Lehen Hezkuntzako 1.maila eta 2. mailako ikasleak egin dugu eta kontatuko dizuegu nola.

Lehenengo, makilak margotu ditugu eta euriarekin ez kentzeko, berrerabilitako plastikozko botilak sartu dizkiogu.

Ondoren, gure etxeetatik ekarritako CDak eta tapoiak eskegi dizkiogu eta eskularru batzuk paperez bete ditugu eskuetan jartzeko.

Azkenik, plastikozko botila handi batekin bere burua sortu dugu.

Zelako lan polita! Espero dugu zuen gustukoa izatea.