miércoles, 6 de mayo de 2020

IKUSI NOLA DAGOEN GURE ORTUA!

Udaberria aurrera doa eta ortua frutituak ematen dabil!


Letxugak
Marrubiak
Kipula

Babak





domingo, 29 de marzo de 2020

Zenolako ilar goxoak!!

Ilar lekak pottolotzen ari dira eta goxo goxo daude barruko ilarrak. Ea laister eskolara etor zaitezketen eta dastatu!



martes, 17 de marzo de 2020

ILARRAK AZTERTZEN

Kaixo jarraitzaile!!

Gogoratuko duzun moduan, gabonen aurretik ilarrak erein genituen eta ordutik hazi eta hazi dabiltza!
Ikusi nahi zelan joan diren ordutik hona gorantza?







Arretaz fijatuz gero, ikusiko duzu zelan makiltxoetan kiribiltzen joan diren tente mantentzeko. 
Zeinen azkarra den natura!   😍

martes, 3 de marzo de 2020

PIPITAKI PAPATAKI NIK DAKIDANA NORK DAKI?

Ezetz asmatu lehenengo eta bigarren mailako ikasleok landatu duguna?

LURPEAN SORTUA
BARATZAN EDO ORTUAN

EBAKI NAUENAK

MALKOAK DITU MUSUAN.


Hona hemen argazki bat:





Asmatu duzue? BAAAAAI!!! TIPULA DA!!!!


Hurrengora arte!! Musu handi baat!

viernes, 21 de febrero de 2020


LANDARE BERRIAK!

ASPALDIKO LAGUNAK!

Ez pentsa ortua ahaztuta dugunik eeeh! Pilo bat zaintzen ari gara eta handi handia dago orain arte landatutako guztia.

1.mailan Natur Zientzietako arloan animaliak eta landareak lantzen ari garenez, perexila eta ekiloreak landatzea pentsatu genuen. Momentuz gela barruan zaintzen ari gara baina berehala ortuan jarriko dugu.
Ikusi nahi duzue ze politak dauden gure landareak?




Oso garrantzitsua da egunero ureztatzea.....




Politak ezta? Hurrengo batean kontatuko dizuegu gehiago.

Musu handi bat 1. mailako ikasleen partez!

martes, 14 de enero de 2020

TXORIMALOA

Kaixo lagunak!

Gaur gure ortuan guk sortutako txorimaloa jarri dugu, txoriak uxatzeko hain zuzen ere.
Haur Hezkuntzako 4- 5 urteko ikasleak eta Lehen Hezkuntzako 1.maila eta 2. mailako ikasleak egin dugu eta kontatuko dizuegu nola.

Lehenengo, makilak margotu ditugu eta euriarekin ez kentzeko, berrerabilitako plastikozko botilak sartu dizkiogu.

Ondoren, gure etxeetatik ekarritako CDak eta tapoiak eskegi dizkiogu eta eskularru batzuk paperez bete ditugu eskuetan jartzeko.

Azkenik, plastikozko botila handi batekin bere burua sortu dugu.

Zelako lan polita! Espero dugu zuen gustukoa izatea.