viernes, 21 de febrero de 2020


LANDARE BERRIAK!

ASPALDIKO LAGUNAK!

Ez pentsa ortua ahaztuta dugunik eeeh! Pilo bat zaintzen ari gara eta handi handia dago orain arte landatutako guztia.

1.mailan Natur Zientzietako arloan animaliak eta landareak lantzen ari garenez, perexila eta ekiloreak landatzea pentsatu genuen. Momentuz gela barruan zaintzen ari gara baina berehala ortuan jarriko dugu.
Ikusi nahi duzue ze politak dauden gure landareak?




Oso garrantzitsua da egunero ureztatzea.....




Politak ezta? Hurrengo batean kontatuko dizuegu gehiago.

Musu handi bat 1. mailako ikasleen partez!