jueves, 10 de febrero de 2022

Konposta egiten eta porruak jasotzen




Kaixo lagunak!

Gaur 2.mailako ikasleok eskolako konposta nola egiten den ikasi dugu. Eta bide batez, hurrengo urtean erabiliko den konposta egiten lagundu dugu.







BADAKIZUE NOLA EGITEN DEN KONPOSTA?

Konposta egiteko hurrengo material organikoak behar ditugu:

- Barazki eta fruituen hondarra. 

- Lore, belar eta hostoak.

- Arrautzak eta marisko oskolak.

- Fruitu lehorren hondakinak.

- ...


Aipatutako hondarrekin batera, animalia batzuen lana oso garrantzitsua izaten da konposta prosezua ondo egin ahal izateko. Gaur, erakusketa bati esker, zeintzuk izan diren ikusteko eta jakiteko aukera izan dugu. 







Ortuko saioarekin bukatzeko, orain dela hilabete batzuk landatutako porruak jasotzera ere joan gara. 





Begira zer porru handiak lortu ditugun!

















No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.